ATE IREKIAK

Itzuli da ate irekien eguna. Pandemiaren ondorioz eredu egokitu batean ibili ondoren, ate irekien jardunaldia bueltan da.

Martxoaren 17an Oiartzo Ikastolak bere ateak irekiko ditu etorkizuneko ikasle, guraso zein interesatuentzako. Edukiera kontrolpean izateko, izen eman beharko da ate irekietan.

Ate irekiak 17:30-20:00 bitartean izango dira. Ordutegi horretan, Ikastolako zirkulazioa librea izango da eta lan-taldeko kideak bertan izango gara gure proiektuaren inguruko azalpenak emateko.

Datorren ikasturtean LOMLOE hezkuntza lege berria iritsiko da batxilergora eta zenbait aldaketa sortuko ditu (modalitate berriak, ibilbide berriak eta abar). Interesgarria izango dira baita ere ate ireki hauek lege berri hau ezagutu eta Ikastolako lan-taldearekin aldaketen inguruko xehetasunen berri izateko.

Martxoaren 17an etorri ezin dutenek, Ikastolara idatzi eta hitzordua zehaztuko dugu beste egun batean.

Gonbidatuak zaudete

EMAN IZENA

Informazio gehiago edo laguntza behar duzu?

Informazio gehiago, zalantzak argitu, elkarrizketa eskaera egin edo aurrematrikula egiten laguntzea nahi baduzu, zuzendu gugana beheko bide hauetatik edo ondorengo formularioa betez.

————————————————-

Jarri gurekin harremanetan

Informazio eskuorria