Orrialde honetan aurkituko duzue 21-22 ikasturtera hasierarako oinarrizko informazioa

0Days0Hours0Minutes

GARRAIOA

Oiartzoko garraioaren orrirako esteka duzue hemen. Bertan eguneratzen dugu gure garraioaren antolaketaren inguruko informazioa.

COVID-19: SEGURTASUN NEURRIAK

Argi dago 21-22 ikasturtean ere virusa gure artean dela lan egin beharko dugula. Irailean jakinaraziko dugu segurtasun neurrien protokolo zehatza, momentuko egoerara egokituta. Printzipioz, 20-21 ikasturtekoaren antzekoa izatea aurreikusten da. Musukoa, distantziak, aireztapena, higienea eta komunikazio kanal eraginkorrak mantentzea (esku-hartzeetarako) izango dira ildo nagusiak.

1.MAILA

EGUTEGIA

Hemen duzue Oiartzoko eskola-egutegia 21-22 ikasturterako. Bertan daude klase-egunak, ebaluazioak, berreskurapenak, BATXILAB saioak eta oinarrizko informazio guztia ikasturte berrirako. Kontuan izan 1. mailan eta 2. mailan egutegia ez dela guztiz berdina.

LIBURUEN ZERRENDA

1. mailako liburuen zerrenda honako hau da. Gainontzeko irakasgaietan Ikastolan bertan sortutako materiala erabiliko da.

LIBURUAK EROSTEKO

Liburuak erosteko aukera bat Elkar online dendaren bitartez da, Oiartzorako propio sortu dugun gunean. Bertan liburuak erosi ahal dituzue eta erositakoak Ikastolan emango zaizkie ikasleei lehendabiziko egunean.

IKASLEEN POSTA ELEKTRONIKOA

Matrikulan gogorarazi genuen moduan, ikasleek posta elektronikoko helbide propio bat eduki beharko du ikasturte hasierarako. Komunikazio ofizialetarako ez dute balioko @oreretaikastola edo @haurtzaroikastola domeinuetako posta elektronikoek, posta elektroniko hauek etorkizunean desagertu egingo dira-eta.

KOMUNIKAZIO KANAL NAGUSIA

Iraila bitartean posta elektronikoz komunikatuko gara. Mezu hauek Alexiara bidaltzen ditugun mezuen kopiak dira, beraz, alferrik da erantzutea, ez zaizkigu iritsiko. Erantzun nahi izanez gero edo udan zehar edozer jakinarazi nahi baduzue, eraginkorrena [email protected] helbidera idaztea da.

2.MAILA

EGUTEGIA

Hemen duzue Oiartzoko eskola-egutegia 21-22 ikasturterako. Bertan daude klase-egunak, ebaluazioak, berreskurapenak eta oinarrizko informazio guztia ikasturte berrirako. Maiatzetik aurrera antolaketa desberdina da 2 mailatan.

LIBURUEN ZERRENDA

2. mailako liburuen zerrenda honako hau da. Gainontzeko irakasgaietan Ikastolan bertan sortutako materiala erabiliko da.

LIBURUAK EROSTEKO

Liburuak erosteko aukera bat Elkar online dendaren bitartez da, Oiartzorako propio sortu dugun gunean. Bertan liburuak erosi ahal dituzue eta erositakoak Ikastolan emango zaizkie ikasleei lehendabiziko egunean.

IRAILEKO DEIALDIA

1. mailako gairen batean igaro ez direnek aukera dute irailean berreskurapen-deialdi berezi bat egiteko. Deialdi garrantzitsua da, izan ere, aukera ematen du ikasturtea hasterako 1.mailako gai pendientea gainditzeko eta ikasturtea garbi hasteko. Begiratu datak eta ordutegiak.