Ikasketak

Oiartzo, batxilergo ikastola bat denez, batxilergoaren bi mailak besterik ez dira eskaintzen bertan. Bi urte horietan zubi lana egiten du Ikastolak DBHko ikasketen eta ondoren etorriko direnen (Unibertsitatea nahiz Goi Mailako Lanbide Heziketa) artean.

Oso urte garrantzitsuak dira, ikasleak horietan erabaki behar izaten baititu bere etorkizunaren ildo nagusi batzuk. Horregatik, Oiartzo Ikastolan bizitza osorako prestakuntzaren oinarriak finkatzen laguntzen zaio ikasleari, pertsona gisa garapen osoa lortzeko bidean eta lan-mundurako sarbideak irekiz.

Segidan Oiartzo Ikastolan ikas daitezkeen gaiak. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, ikus PDFa.

deskargatu

1. MAILAKO GAIAK

ZIENTZIEN BATXILERGOA GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN BATXILERGOA BATXILERGO OROKORRA
ENBORREKOAK
  • Gaztelania eta Literatura I
  • Euskara eta Literatura I
  • Ingelesa I
  • Filosofia
  • Gorputz Hezkuntza
  • Tutoretza
Zientziak Giza Zientziak Gizarte Zientziak Orokorra
Matematika I Latina I GZ Matematika I Matematika Orokorra
MODALITATEKOAK
  • Fisika-Kimika
  • Biologia eta Geologia
  • Marrazketa Teknikoa I
  • Mundu Garaikidearen Historia
  • Ekonomia
  • Literatura
  • Ekonomia, ekintzailetza eta enpresa jarduera
HAUTAZKOAK
  • Kultura Zientifikoa
  • Anatomia Aplikatua
  • IKT I
  • Frantsesa I
  • Ahozko eta Idatzizko Komunikazioa
  • Laborategi Teknikak

2. MAILAKO GAIAK

ZIENTZIEN BATXILERGOA GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN BATXILERGOA BATXILERGO OROKORRA
ENBORREKOAK
  • Gaztelania eta Literatura II
  • Euskara eta Literatura II
  • Ingelesa II
  • Filosofiaren Historia
  • Tutoretza
Zientziak Giza Zientziak Gizarte Zientziak Orokorra
Matematika II / GZ Matematika Latina II GZ Matematika II Zientzia orokorra
MODALITATEKOAK
  • Fisika
  • Kimika
  • Biologia
  • Marrazketa Teknikoa II
  • Enpresaren Ekonomia
  • Geografia
  • Artearen Historia
  • Mugimendu Kultural eta Artistikoak
HAUTAZKOAK
  • IKT II
  • Frantsesa II
  • Adierazpen Grafiko-Plastikoak
  • Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak
  • Administrazio eta Kudeaketaren Oinarriak