Orrialde honetan aurkituko duzue 23-24 ikasturte hasierarako oinarrizko informazioa
GARRAIOA
Oiartzoko garraioaren orrirako esteka duzue hemen. Bertan eguneratzen dugu gure garraioaren antolaketaren inguruko informazioa.
1.MAILA
EGUTEGIA
Hemen duzue Oiartzoko eskola-egutegia 23-24 ikasturterako. Bertan daude klase-egunak, ebaluazioak, berreskurapenak eta oinarrizko informazio guztia ikasturte berrirako. Kontuan izan 1. mailan eta 2. mailan egutegia ez dela guztiz berdina.
LIBURUEN ZERRENDA
1. mailako liburuen zerrenda honako hau da. Gainontzeko irakasgaietan Ikastolan bertan sortutako materiala erabiliko da.
LIBURUAK EROSTEKO
Liburuak erosteko aukera bat Elkar online dendaren bitartez da, Oiartzorako propio sortu dugun gunean. Bertan liburuak erosi ahal dituzue eta erositakoak Ikastolan emango zaizkie ikasleei lehendabiziko egunean.
IKASLEEN POSTA ELEKTRONIKOA
Matrikulan gogorarazi genuen moduan, ikasleek posta elektronikoko helbide propio bat eduki beharko du ikasturte hasierarako. Komunikazio ofizialetarako ez dute balioko @oreretaikastola edo @haurtzaroikastola domeinuetako posta elektronikoek, posta elektroniko hauek etorkizunean desagertu egingo dira-eta.
KOMUNIKAZIO KANAL NAGUSIA
Iraila bitartean posta elektronikoz komunikatuko gara. Mezu horiek Alexiara bidaltzen ditugun mezuen kopiak dira, beraz, alferrik da erantzutea, ez zaizkigu iritsiko. Erantzun nahi izanez gero edo udan zehar edozer jakinarazi nahi baduzue, eraginkorrena [email protected] helbidera idaztea da.
2.MAILA
EGUTEGIA
Hemen duzue Oiartzoko eskola-egutegia 23-24 ikasturterako. Bertan daude klase-egunak, ebaluazioak, berreskurapenak eta oinarrizko informazio guztia ikasturte berrirako. Maiatzetik aurrera antolaketa desberdina da 2 mailatan.
LIBURUEN ZERRENDA
2. mailako liburuen zerrenda honako hau da. Gainontzeko irakasgaietan Ikastolan bertan sortutako materiala erabiliko da.
LIBURUAK EROSTEKO
Liburuak erosteko aukera bat Elkar online dendaren bitartez da, Oiartzorako propio sortu dugun gunean. Bertan liburuak erosi ahal dituzue eta erositakoak Ikastolan emango zaizkie ikasleei lehendabiziko egunean.
IRAILEKO DEIALDIA
1. mailako gairen batean igaro ez direnek aukera dute irailean berreskurapen-deialdi berezi bat egiteko. Deialdi garrantzitsua da, izan ere, aukera ematen du ikasturtea hasterako 1.mailako gai pendientea gainditzeko eta ikasturtea garbi hasteko. Begiratu datak eta ordutegiak.