,

Martxoak 8: itzalpeko itzal handiko Euskal Herriko emakumeen bila

Egun geroz eta seinalatuagoa da martxoaren 8a gure egutegietan. Eta hala behar du, gainera. Bistaratzeko eta aldarrikatzeko asko dago oraindik. Aitzitik, horretarako erreferentziazko emakumeen bila hastean, atzerrira jotzen dugu maiz. Izango…
,

“Larrututa” luzemetraiaren estreinaldia

Ostiralean Oiartzoko ikasle talde batek egindako “LARRUTUTA” filmaren premierra izan genuen ikastolan. Lanaren atzean 2. mailako IKT ikasgaiko ikasleak daude eta ia ikasturte osoa eman dute obra sortzen: ideiatik hasi, gidoia sortu, ekoizpenaz arduratu, grabatu, eta azken minutua muntatzeraino buru-belarri aritu dira gazteak Aner Olaizolaren zuzendaritzapean. 
,

Komunetako ateak ere arte bihur daitezke

3. ebaluazioa amaitzear den honetan, taldeka banatu eta ideia ezberdinak garatu ditugu Adierazpen Teknika Grafiko Plastikoetan. Bata KORRIKARAko kutxa apaindu eta prestatzea izan da, bestea gure arteko KARIKATUrak lantzea, eta KOMUNETAKO ate zuriak apaintzea ere otu zaigu. Horretarako, besteak beste, Errenteriako eta Oiartzungo pertsonaia kultural-folkloriko ezagunak hartu ditugu inspirazio gisan.
,

Euskara(z) gara

KORRIKAren 22. edizioa gure herrietako kaleetan gau eta egun gelditu gabe dabilen honetan, Oiartzoko ikasle eta langileok ere gurera iristeko zain gaude. Bitarte honetan, hainbat ikasgaietan gure hizkuntzaren inguruko hausnarketak egiteko tartea hartu dugu. Tartean, gure hizkuntza guretzat zer den adierazi dute ikasleek Euskara ikasgaian.
,

“La mode? On adore!”: frantseseko 1. mailakoen hainbat moda aholku

1. mailako frantseseko hainbat ikasle jantziekin zerikusia duen unitatea burutzen ari dira momentu honetan. Hori dela eta, udaberri eta uda honetarako moda kontseiluak idatzi dituzte, blogariak bailiran. Hemen behean dituzue aurten tendentzia izango diren kolore, diseinu eta jantziak. Prenez-en note!
,

Birsortzen

Adierazpen Grafikoetako ikasleek egindako ariketa bat izan da autoerretratuarena. Aurten BIR-SOR-TU proiektuarekin bat, enpresa desberdinetatik jasotako material berrerabilgarriei esker gure sormena erosoago garatzeko aukera izan dugu.
,

Pintxo lehiaketa, à la française!

Frantseseko klasean errezetak landuta, lehenengo mailako ikasleek pintxo lehiaketa egin dute gaur goizean.
,

“Euskaraz koloreztatu bizitza”

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, gaur eta egunero euskaraz bizi garela eta bizi nahi dugula aldarrikatzen dugu euskaldunok. Oiartzon ere, hizkuntza denez balore nagusia, berau balioan jartzeko eguntzat hartzen dugu gaurkoa: euskaraz bizi eta ikasten dugu.
,

Jertseak soinean… eta bagoaz mundura!

COVID egoera orokorrak dirua biltzeko zailtasunak ekarri dizkigu, eta horrexegatik bilatu behar izan ditugu dirua lortzeko ohikoak ez diren beste bide batzuk. Hala nola, jertseak diseinatu eta saltzearena. 
adierazpen teknikak