,

Jertseak soinean… eta bagoaz mundura!

Batxilergo 2. mailako ikasleak gara eta, etapa honi amaiera emateko, gure ikasbidaia antolatzen ari gara. Ikasturte amaieran Europako hainbat herrialdetara joatea erabaki dugu, guretzako bidaia aberasgarria izango delako, hala pertsonalki nola kulturalki. 

Pandemia dela eta, azken bi urtetan ezin izan dugu bidaiarik egin. Besteak beste, ezin izan diogu DBHko etapari amaiera emateko bidaia egin, eta horrek etapa hura atsekabe apur batekin bukatzea ekarri zigun. Horregatik guztiagatik, gogo eta ilusioz beterik ari gara Batxilergo amaierako bidaia hau antolatzen. 

Gainera, COVID egoera orokorrak dirua biltzeko zailtasunak ekarri dizkigu, eta horrexegatik bilatu behar izan ditugu dirua lortzeko ohikoak ez diren beste bide batzuk. Hala nola, jertseak diseinatu eta saltzearena. 

Hain zuzen ere, argazkietako jertseak diseinatu ditu gure ikaskide batek, bidaia honetan bisitatuko ditugun herrialdetako irudi enblematikoetan oinarrituta. Logoak lau marrazki dauzka: autobusa (erabiliko dugun garraiobidea delako), mendia (Suitzako Alpeak bisitatuko ditugulako), bizikleta (Amsterdameko sinboloa delako), eta, azkenik, tulipana (Herbereetako paisaian esanguratsua delako). 

Gure bidaian lagundu eta jertse bat erosi nahi duen orok gure sare sozialetan aurkituko du informazio gehiago (tamaina, prezioak, koloreak, esaterako). Jantzia erosi nahi duenak galdetegi hau bete behar du eta gu geu jarriko gara harremanetan. 

Eskerrik asko gure ilusioa egi bihurtzen laguntzeagatik!

Instagramen gaude: @ikasbi_oiartzo