Orientazioa

Ikasturteko Orientazio Plangintza jarraitzen da, ezberdina maila bakoitzean. Ikasleek batxilergoa amaitutakoan hartu beharreko erabakien inguruko gaiak jorratzen dira, informazioa partekatzen da eta kanpo ekintza ezberdinak burutzen dira. Batxilergoko ikasleen adinari eta ikasketei loturiko bestelako gaiak ere txertatzen dira egutegian, ikastolaz kanpoko profesionalen parte-hartzearekin.

  • ORIENTAZIO-SAIO OROKORRAK: Gelaka egiten dira, eskola-ordutegian. Orientatzaileak garaian garaiko argibideak ematen ditu eta informazioa eskura jartzen da. Saio batzuetan zuzendaritza-taldeko kideek eta tutoreak ere parte-hartzen dute.
  • TALDEKAKO ORIENTAZIO-ELKARRIZKETAK: Moodle plataformaren bidez ikasle bakoitzari etorkizuneko bere asmoen gaineko galdetegi bat luzatzen zaio. Horrela interesen araberako taldeak egin eta ikasleek etorkizuneko ikasketa horiei buruzko informazioa jasoko dute ikasle ohien ahotik: ibilbide akademikoa, baldintzak, eginbeharrak, zailtasunak, lorpenak, bestelakoak…
  • BAKARKAKO ORIENTAZIO-ELKARRIZKETAK: Bestalde, ikasturtean zehar bigarren mailako ikasleek, banaka, orientatzailearekin biltzeko hitzordu bat dute finkatua. Beharraren arabera ematen zaie jarraipena bakarkako bilera hauei eta ikasleak berak nahi duenean ere badu orientatzaileari beste hitzordu bat eskatzeko aukera. Horretarako ordutegi bat eta eskaera orriak daude.
  • KORREO ELEKTRONIKOA: Orientatzailearekin harremanetan jartzeko bide zuzena da. Gainera ikastolara heltzen diren ikasketei buruzko informazio anitza zabaltzeko ere balio du: [email protected]
  • ORIENTAZIO-GALDETEGIAK ON-LINE (Oiartzoko moodle plataforman): Galdetegiak zabaltzen zaizkie ikasleei euren interesak jasotzeko, jarraipena egiteko eta baita parte hartu nahi duten ekintzetan izena emateko ere, besteak beste.
  • ORIENTAZIO-AURKEZPENAK: Zenbait unibertsitate eta ikastetxek etorkizuneko graduei eta zikloei buruzko aurkezpenak eskaintzen dituzte. Horietatik batzuk Oiartzon bertan burutzen dira, eskola orduetan. Beste batzuk berriz kanpoan, unibertsitate edo lanbide heziketako ikastetxe horietan. Haietara joaten gara.
  • ORIENTAZIO-IRTEERAK: Euskal Herriko Unibertsitateak ateak zabaltzen dituen egunetan irteerak antolatzen dira campusetara. Ikastolak bultzatutako irteera hauek martxoan izaten dira (arratsaldez). Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetara joaten gara aurrez izena emandako ikasleekin. Irteera Oiartzotik bertatik izaten da; itzulera, herriko ohiko geltokietara.

1. MAILA

1. MAILAKO ORIENTAZIO PLANGINTZA

2. MAILA

2. MAILAKO ORIENTAZIO PLANGINTZA