Entries by Editor

Jardunaldi irekiak EHUko unibertsitateetan

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitateek ateak irekiko dituzte martxoan Batxilergoko 2. mailan dauden ikasleentzat, Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat eta baita guraso zein familientzat ere. Ikasleentzat bideratuta dauden jardunaldi irekiak martxoaren 23tik 30era izango dira EHUko campusetan. Aukera dago saioa euskaraz ala gaztelaniaz egiteko, eta baita goizeko saiora (10:30-13:00)  nahiz arratsaldekora (15:30-18:00) joateko. Arabako campusean […]

Inauteria Oiartzon

Inauteria joan den ostegunean hasi bazen ere, Oiartzo ikastolako ikasleek ostiralean ospatu zuten. Ikasle gehienak mozorroturik etorri ziren eta askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren. Hala ere, nabarmentzekoa izan zen Oiartzungo ikasle talde handi batena, festetako txaranga baten itxuran etorri baitziren, eta giro ederra eragin baitzuten. Azken bi orduetan joko eta herri-kirol lehiaketa izan zen. […]

EGA azterketa

Otsailaren 22an, Donostiako Elbira Zipitria eta Ignacio Mª Barriola eraikinetan egin zen EGA azterketaren Atariko proba izeneko lehen fasea, eta martxoaren 1ean emango dituzte azterketaren emaitzak. Atal hau eta beste bi azterketa gainditurik Euskararen C1 maila lortzen da. Oiartzoko ikasle askok egin zuten Atariko proba. Lehenengo mailako ikasleak ziren gehienak.

DBHko titulua jaso dute 2017an DBH bukatu zutenek

Oiartzo ikastolako zuzendariak deituta, Orereta ikastolako ikasle ohiek jaso ahal izan dute bulegoan 2017ko ekainean DBH 4. maila bukatu izanaren agiria. DBH bukatu izana ziurtatzen duen dokumentuaz gain, Euskarako B1 maila badutela baieztatzen duen agiria ere jaso dute. Haurtzaroko ikasle ohiek agiri horiek guztiak Haurtzaron jaso dituzte.

Ikasle eta ikasle-ohien arteko topaketak

Lanbide Heziketan nahiz  Unibertsitatean dabiltzan ikasle ohien ahotik, jakintza esparru horiei buruzko ikuspegi aberats eta erreala eman nahi izan diegu gure ikasleei. Egungo ikasleek diotenez, saioak interesgarriak dira eta erabakiak hartzeko lagungarri izaten ari zaizkie. Izan ere, ikasle-ohiek ematen dieten informazioa ezin izaten da beste inongo bidetatik jaso. Informazio erreala da, freskoa eta hurbila. Gozagarria […]

Ekitaldi akademikoa

Joan den abenduaren 22an 2018/19 ikasturteko Ekitaldi Akademikoa ospatu genuen Haurtzaro ikastolan. Josu Ibarguren ikasle-ohiaren hitzaldiaren ondotik, 2017-18 ikasturtean Oiartzo ikastolan batxiler ikasketak bukatu zituzten ikasleei ikastolaren aintzatespena eman zitzaien beren ahalegin eta lorpenak aitortzeko. Jarraian, argazkia atera eta elkarrekin goxo aritzeko aukera izan genuen hamaiketako baten aurrean.

Euskaraldia Oiartzon

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topaguneak, beste hainbat eta hainbat eragilerekin elkarlanean abian jarri duten ekimena iritsi da Oiartzora ere. Oiartzoko ahobiziek ere euskarari eutsiko diote solaskideak euskaraz ulertzen duen guztietan. Honezkero gauza jakina da Euskaraldiaren bitartez erakutsi nahi dena: hizkuntza ohiturak alda daitezkeela nahi izanez gero. Eta 11 egun horiek pasatutakoan, hizkuntza praktika […]

Arditurriko meategia eta Luberri Geologia museoa

Azaroaren 23an Biologia-Geologiako eta Lur eta Ingurumen zientzietako ikasleek txangoa egin zuten Arditurriko meategia eta Luberri Geologia museoa ikustera. Arditurrin ikusi zuten nola ustiatu zen meategia erromatarrengandik hasi eta 1984 arte, urte hartan itxi baitzen. Museoan harri motez eta harrien eraketaz aritu ziren, Aiako Harriko ingurune geologikoaren aberatsa kontuan izanik.  

San Telmo museoa bisitatuko dute Artearen Historiako ikasleek

Azaroaren 21ean Artearen Historiako ikasleak San Telmo museora bisita egingo dute Artea Agerian izeneko erakusketa ikustera. Bi orduko saio batean, teknologia berriak lagun, XV-XIX mende bitarteko artelanak ikusten dira kronologikoki antolatuta. Bilduma historikoko hainbat artelan aztertu ondoren, sormen lan bat egiteko aukera ere izango dute Hezkuntza Tailerrean.

Begirale ikastaroa hasi da

Urriaren 19an hasi zen Oiartzon Ikastolen Elkarteko Begirale eskolak Aisiola elkartearekin batera antolatutako Begirale ikastaroa. Oiartzoko ikasleek aukera daukate “Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa” izeneko ziurtagiri profesionala lortzeko, baldin eta gainditzen badituzte ikastaro honetan eskaintzen diren alderdi teoriko eta praktiko guztiak. Teoria ikasturtean zehar egingo dute; praktikak, berriz, ekain-abuztuetan gauzatu behar dira.