Artikutzako bioaniztasuna lehen eskutik

Asteazkenean, 1. mailako biologia eta geologiako ikasleek Artikutzara txangoa egin zuten bertako biodibertsitatea lehen eskutik ikusteko eta aztertzeko helburuarekin.

Artikutzako hezitzaile batzuek gidatu zuten zonaldeko bisita. Besteak beste, uraren kalitatea aztertzeko laginak hartu, mikroorganismoak behatu eta askotariko landareak identifikatu zituzten ikasleek.

Egun pasa aberasgarria eta interesgarria izan zen. Hona hemen eguneko hainbat argazki: