Posts

,

Batzen gaituen hori

Aste honetan frantsesa ikasten duten 1. mailako ikasleak Baionara joan ziren eguna pasatzera. Hizkuntza aitzakia hartuta, hiria bisitatu eta bertakoak ezagutzeko parada izan genuen, baina modu berezi batean. Izan ere, irteera honen helburuak anitzak ziren: hiriaren egoera soziolinguistikoa bizitzea, frantsesa praktikatzea, baina baita euskararekin eta euskararen bitartez loturak egitea ere. 

Artikutzako bioaniztasuna lehen eskutik

Asteazkenean, 1. mailako biologia eta geologiako ikasleek Artikutzara txangoa egin zuten bertako biodibertsitatea lehen eskutik ikusteko eta aztertzeko helburuarekin.

Deusto unibertsitatera bisita

Oiartzoko 2. mailako ikasle batzuek unibertsitatera salto egingo dute datorren ikasturtean eta orain ari dira ikasketak non jarraitu nahiko lituzketen erabakitzen. Horretan laguntzeko, ikastolako Orientazio sailak Euskal Herriko hainbat unibertsitatetara bisitak antolatzen ditu, eurekin elkarlanean. Pasa den asteartean, Deusto Unibertsitateko Donostiako kanpusa bisitatu zuen gure ikasleek.

“Une Amitié Intouchable” antzezlana ikusi dute frantseseko ikasleek

Hier 25 janvier 2022, les élèves de Français d’Oiartzo (1e et 2e année) ont eu la chance de voir la pièce de théâtre “Une Amitié Intouchable” à l’école Santa Teresa à Donostia.-

“Nada” eleberriaren antzezlana Donostian

Gaur goizean "Nada" antzezlana ikustera joan dira 2. mailako ikasleak, Gaztelania eta Literatura ikasgaian irakurtzen ari diren nobelaren errepresentazio dramatikoa. Carmen Laforet idazlearen liburu hau unibertsitateko hautaprobetarako prestatuko duten gaietako bat da eta horren teatralizazioak obra beste ikuspuntu batetik ezagutzeko balio izan die.

Ikasleak Tabakaleran

"Zin Ex. Gorputza eta arkitektura" zinema hedatuaren inguruko erakusketa bisitatu genuen urriaren 7an. Artearen Historia ikasgaian arte garaikidea lantzen dugu lehenik eta oraingoan ikus-entzunezkoen esperientzia bizi ahal izan genuen Tabakaleran-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.
murala

Artearen Historiako ikasleen aste berezia

Hiruhilero, Historiaren hariari tiraka, gertuko museo bat bisitatu ohi dugu garai bateko eta egungo artelanak hurbiletik ezagutzeko eta herrian ditugun baliabide aberatsak gure agendan sartu eta erabiltzeko. Urtarrilaren 21ean, San…
Atapuerca 2019-2

Ikasturte hasierako txangoa

1. mailako ikasle eta irakasle talde batek 2 eguneko irteera egin zuen irailaren 26 eta 27an. Lehenengo egunean Atapuercan ibili ziren, aztarnategia eta parke arkeologikoa ikusten, eta gero Burgosera joan ziren giza eboluzioaren museoa…
tabakalera

Artearen Historiako ikasle taldea Tabakaleran

Urriaren 1ean Tabakalerako Arte-hezkuntza ekimen taldeak proposatutako tailerra lantzen aritu ziren bigarren mailako zenbait ikasle Oiartzoko Artearen Historiako ikasleak Arte Garaikidean oinarritutako abentura batean parte hartzeko aukera…

Arditurriko meategia eta Luberri Geologia museoa

Azaroaren 23an Biologia-Geologiako eta Lur eta Ingurumen zientzietako ikasleek txangoa egin zuten Arditurriko meategia eta Luberri Geologia museoa ikustera. Arditurrin ikusi zuten nola ustiatu zen meategia erromatarrengandik hasi eta 1984…