Gaur goizean “Nada” antzezlana ikustera joan dira 2. mailako ikasleak, Gaztelania eta Literatura ikasgaian irakurtzen ari diren nobelaren errepresentazio dramatikoa. Carmen Laforet idazlearen liburu hau unibertsitateko hautaprobetarako prestatuko duten gaietako bat da eta horren teatralizazioak obra beste ikuspuntu batetik ezagutzeko balio izan die.

Transeduca konpainiako kideak Santa Teresa ikastetxera etorri dira “Nada” obra antzeztera eta ondoren solasaldi labur bat izan dute gazteekin. Haur eta gazteentzako antzezlanak egiten dituzte, hezkuntza etapa bakoitzerako egokituta.

Ikasleak Santa Teresa ikastetxeko aretora iristen