San Telmo museoa 2Azaroaren 21ean Artearen Historiako ikasleak San Telmo museora bisita egingo dute Artea Agerian izeneko erakusketa ikustera.

Bi orduko saio batean, teknologia berriak lagun, XV-XIX mende bitarteko artelanak ikusten dira kronologikoki antolatuta. Bilduma historikoko hainbat artelan aztertu ondoren, sormen lan bat egiteko aukera ere izango dute Hezkuntza Tailerrean.