Oiartzoko ikasleak Biodonostiara bisitan

biodonostiaOiartzo Batxilergo Ikastolako 2. mailako Biologiako ikasleak, azaroaren 29an, Biodonostia ikerketa zentroa bisitatzera joan ziren.

Hango bi ikertzailek ikasleak bi taldetan banatu eta eraikinean zehar eraman zituzten instalazioak erakutsi eta bertan zer ikertzen den azaltzeko.

Gazteek hainbat laborategi, makina berezi eta esperimentu ikusi ahal izan zituzten, baita bisitarako prestatu zen esperimentuentzako animalien gela ere.

Bisitaren amaieran ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten eta askok, etorkizunari begira, Biodonostian lan egiteko zer ikasi behar den galdetu zuten.

Zer da Biodonostia?

Biodonostia ikerketa sanitarioan egiten den nazioarteko ereduzko zentroa da. Teknologia mediko berrietan berrikuntza bultzatzen du. Helburu du aberastasuna lortzea medikuntzan eta osasunean.

Biodonostia 300 profesionalek osatzen dute zortzi ikerkuntza-arlotan banatuak: neurozientziak, gibeleko gaixotasunak, urdail-hesteetako gaixotasunak, onkologia, kirurgia, bioingeniaritza, epidemiologia eta osasun publikoa