Ongi etorri, etorkizuneko ikasleak!

Pasa den ostegun eta ostiralean Haurtzaro eta Orereta ikastoletako DBH 4. mailako ikasleak izan genituen Oiartzon bisitan. Datorren ikasturtean batxilergoa non ikasi erabakitzen ari diren honetan, eraikuntza, irakasleak, ikasleak eta lan dinamikak ezagutzea lagungarria delako egin genituen bi ikastoletako ikasleentzat bisita gidatuak.

Bisitan, hiru gunetatik pasa ziren ikasleak errotazioan. Gimnasioan elkartu ziren batxilergorako pausoa emateak dakartzan galdera eta ziurgabetasunez aritzeko. Areto nagusian, zuzendaritzako kide eta aurten 2. mailan dauden hainbat ikaslerekin elkartu ziren, esperientzia propioez hitz egiteko. Azkenik, ikastetxea ezagutzeko tourra egin zuten, gelaz gela.

Irailean euren ikaslekua izango den hori lehen eskutik ezagutzeak euren erabakitetan lagunduko duelakoan, datorren urtera arte!