Posts

Don Boscora bisita

Pasa den martxoaren 4an Ikastolara egin ziguten bisita itzuli diogu Don Bosco ikastetxeko elektronika sailari.

Ongi etorri, etorkizuneko ikasleak!

Pasa den ostegun eta ostiralean Haurtzaro eta Orereta ikastoletako DBH 4. mailako ikasleak izan genituen Oiartzon bisitan. Datorren ikasturtean batxilergoa non ikasi erabakitzen ari diren honetan, eraikuntza, irakasleak, ikasleak eta lan dinamikak ezagutzea lagungarria delako egin genituen bi ikastoletako ikasleentzat bisita gidatuak.

Deusto unibertsitatera bisita

Oiartzoko 2. mailako ikasle batzuek unibertsitatera salto egingo dute datorren ikasturtean eta orain ari dira ikasketak non jarraitu nahiko lituzketen erabakitzen. Horretan laguntzeko, ikastolako Orientazio sailak Euskal Herriko hainbat unibertsitatetara bisitak antolatzen ditu, eurekin elkarlanean. Pasa den asteartean, Deusto Unibertsitateko Donostiako kanpusa bisitatu zuen gure ikasleek.