Oiartzon ere, indarkeria matxistaren kontra

Oiartzoko ikasle eta langileok, emakumeen aurkako indarkeria matxista gaitzesteko adierazpenekin bat egiten dugu, gaur eta egunero.

Mondragon Unibertsitatearen bisita

Atzo, urtero bezala, Mondragon Unibertsitateko kideak etorri ziren Oiartzora bisitan, beraien hezkuntza eskaintzaren inguruko argibideak ematera.

Zorte on denei!

Lehen ebaluazioko azterketa garaia iritsi da eta horretan buru-belarri dabiltza bi mailetako ikasleak. Atzo hasi eta datorren asteartean amaituko dituzte probak.

“Nada” eleberriaren antzezlana Donostian

Gaur goizean "Nada" antzezlana ikustera joan dira 2. mailako ikasleak, Gaztelania eta Literatura ikasgaian irakurtzen ari diren nobelaren errepresentazio dramatikoa. Carmen Laforet idazlearen liburu hau unibertsitateko hautaprobetarako prestatuko duten gaietako bat da eta horren teatralizazioak obra beste ikuspuntu batetik ezagutzeko balio izan die.

Kalabazaren ibilbide arrakastatsua

Pixkanaka ari dira herri ospakizunak berera bueltatzen eta, segurtasun neurriak jarraituta, aurten Gau Beltza ospatu dugu Euskal Herriko hainbat txokotan. Errenterian Kalabazaren ibilbidea egin genuen herritik barrena, etxeko trapu zaharrak soinean eta beldurrak kaleratuz.