Zorte on denei!

Lehen ebaluazioko azterketa garaia iritsi da eta horretan buru-belarri dabiltza bi mailetako ikasleak. Atzo hasi eta datorren asteartean amaituko dituzte probak.

Azterketa hauetan lehen ebaluazioan zehar landutako gaien ulermena azaltzea da helburua, baina ez dira lehen ebaluazioko amaierako notarako kontuan hartuko diren emaitza bakarrak. Eguneroko lanak eta jarrerak, klaseko parte-hartze eta inplikazioak, eta hilabete hauetan zehar egindako bestelako lanketek ere beren balioa izango dute azken emaitzetan.

Urduritasunak urduritasun, zorte ona opa diegu ikasle guztiei!