STARTinnovarekin hasi gara

Batxilergo bigarren mailako “Administrazio kudeaketa eta Oinarriak” ikasgaiko ikasleek parte hartuko dute El Diaro Vascok urtero antolatzen duen STARTinnova proiektuan. Programa horrek gazteen artean jokabide ekintzailea sustatzea du xede nagusi. Horrez gainera, enpresaren, gizartearen ala bestelako alor baten inguruko ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezkoak diren metodologiei eta tresnei buruz trebakuntza ematea du helburu aipatutako programak. 

STARTinnovak gazteen artean jokabide ekintzailea sustatzea du xede nagusi

Gure ikasleek, bost kidez osatutako taldeetan eta irakaslearen tutoretzapean, eraginkorki ekiteko ezinbestekoak diren elementuak ikasiko dituzte: pertsona ekintzailearen abileziak eta gaitasunak; CANVAS eredua jarraiki ideia bat proiektu erreal bilakatuko dute; proiektuaren garapenaz arduratuko dira eta, azkenik, ikasturtean zehar landutako proiektuaren defentsa egingo dute. Hori guztia ikus-entzunezko edukien eta e-learning dinamika bitartez burutuko dute, eta aipatutako alorretan adituak direnez osaturiko batzorde tekniko baten laguntzarekin ikasiko dute. 

StartInnova proiektua martxan jarri genuen gure zentroan hilabete hasieran eta ikasleek egindako lana urtarrilaren 14ean entregatuko dute. Lan hori Euskal Herriko Unibertitateko aditu talde batek zuzenduko du eta programan parte hartzen duten guztien artean lehen hamarrek tribunal berezi baten aurrean defendatu beharko dute euren proiektua. 

Zorte on eta animo gure ikasle guztiei! 


Informazio gehiago: http://diariovasco.startinnova.com/