25 urte… eta aurrera goaz!

2021 urtea berezia da, arrazoi askorengatik, baina bereziki gogoangarria izango da gurean, aurten Oiartzo ikastetxeak 25 urte beteko dituelako. 25, bai, azkar pasa da denbora! Urteurrenari heltzeko, atzera eta aurrera begira jarri nahi izan dugu une batez. Horretarako, egun irakasle eta zuzendari diren Helena Santamaria eta Gaskon Etxeberriarekin jardun dugu, eta haien esperientziaz galde egin diegu.

MARTXAN GARA BERRIZ

Konturatzerako berriz ere lanean hasteko garaia iritsi zaigu. Ilusioz eta gogoz hasi dugu ikasturte berri hau. Aurpegi berriak irakasleen artean, ikasleen artean ere (noski), gela bat gehiago (1D), erronka berriak, baina betiko jomuga: euskaraz…