MARTXAN GARA BERRIZ

Konturatzerako berriz ere lanean hasteko garaia iritsi zaigu.

Ilusioz eta gogoz hasi dugu ikasturte berri hau. Aurpegi berriak irakasleen artean, ikasleen artean ere (noski), gela bat gehiago (1D), erronka berriak, baina betiko jomuga: euskaraz kalitatezko batxilergo bat eskaintzea gure ikasleei.

Beste urte batez Covid-19ari begira egongo gara baina egoera hobera egiten ikusteko esperantzarekin. Betiko indar eta gogoarekin gure ikasleei beren etorkizuna eraikitzeko bidean laguntzeko.

Ekin diezaiogun lanari!