Eusko Jaurlaritzaren erdi-mailako IKT Heldutasun Ziurtagiria lortu du Oiartzo Ikastolak

Informazio eta Komunikazio Teknologien zabaltzeak aldaketa eragin du pertsonen prestakuntza-premietan, eta aldaketa horrek ondorioak ditu prestakuntza-premiei erantzuteko ardura duen hezkuntza-prozesuan.

Bide hori egiteko, Eusko Jaurlaritzaren IKT heldutasun-ereduak daude. Ikastetxe bakoitzeko prozesuen digitalizatze-mailaren diagnostikoa eta balioespena egitea bideratzen dute ereduek. Heldutasunaren hurrengo mailak lortzeko bidea ere erakusten dute, teknologiei, praktikei eta hezkuntza-komunitateko eragile guztien gaitasunei erreparatuta, eta ikastetxearen berezitasunak eta berariazko premiak aintzat hartuta.

Oiartzok erdi-mailako IKT Heldutasun Ziurtagiria lortu berri du. Maila aurreratua lortzeko lanean jarraituko dugu orain.