,

Aurrematrikula irekita apirilaren 12tik 23ra

Batxilergoko aurrematrikula martxan da. Apirilaren 12-23 bitartean egin ahalko da Oiartzon bertan, Orereta Ikastolan, Haurtzaro Ikastolan edo Ikasgunean. Ikusi hemen matrikula egin ahal izateko jarraibideak eta xehetasunak.

Elkarrizketa formatuko ate irekiak ere mantenduko ditugu. Ikastola ezagutu eta zalantzak argitzeko saioak izango dira, zuzendaritza-taldeko kide batek lagunduta. COVID-19agatik, talde txikitan egingo dira saio horiek eta ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea hemen.

Oiartzon batxilergoko hiru modalitate nagusiak eskaintzen dira: giza zientzietakoa, gizarte zientzietakoa eta zientzietakoa. Edozein ikasketetarako sarbidea ahalbidetzen du, beraz, Oiartzok. Horrez gain, Oiartzon ikasleek beren interesen arabera aukera ditzakete aukerako gaiak, modu guztiz askean.

Oiartzungo Haurtzaro eta Orereta Ikastolek 90. hamarkadaren amaieran jarri zuten martxan Oiartzo, bi Ikastoletako ikasleei zein eskualdeko gazteei batxilergo euskalduna, hurbila, kalitatezkoa eta aukera zabalekoa eskaintzeko helburuz. Haurtzaro eta Orereta Ikastolak bezalaxe, Oiartzo ere Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide da, kalitatezko euskarazko hezkuntza berritzailearen berme. Lantalde egonkor eta esperientziaduna lagun, besteak beste, ikasleen emaitzak dira horren guztiaren lekuko.