Mondragon Unibertsitatearen bisita

Atzo, urtero bezala, Mondragon Unibertsitateko kideak etorri ziren Oiartzora bisitan, beraien hezkuntza eskaintzaren inguruko argibideak ematera. Bereziki ingeniaritza, enpresagintza, komunikazio eta hezkuntza fakultateen berri eman zieten horretarako interesa adierazi zuten 2. mailako ikasleei.

Ikasleek gustura hartu zuten informazio saioa, datorren urtera begirako erabakiak hartzeko aukera desberdinak kontuan hartzea beharrezkoa dutelako.

Informazio gehiago webgunean.