STARTinnovarekin hasi gara

Batxilergo bigarren mailako “Administrazio kudeaketa eta Oinarriak” ikasgaiko ikasleek parte hartuko dute El Diaro Vascok urtero antolatzen duen StartInnova proiektuan. Programa horrek gazteen artean jokabide ekintzailea sustatzea du xede nagusi. Horrez gainera, enpresaren, gizartearen ala bestelako alor baten inguruko ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezkoak diren metodologiei eta tresnei buruz trebakuntza ematea du helburu aipatutako programak. 

BatxiLab I: Non gogoa, han zangoa

Badira hainbat urte Ikastolen Elkarteak konpetentzien lanketa batxilergoan txertatzea sustatzen duenetik eta, horien artean, BatxiLab deiturikoa dugu. BatxiLaben helburua proiektuetan edo erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologia klaseratzea da, beste etapatan egin ohi den bezala. Ikasturte honetan hiru “erronka egun” edo hiru BatxiLab izango ditugu Oiartzon, eta gaurkoa izan da lehenengoa. 
,

Jertseak soinean… eta bagoaz mundura!

COVID egoera orokorrak dirua biltzeko zailtasunak ekarri dizkigu, eta horrexegatik bilatu behar izan ditugu dirua lortzeko ohikoak ez diren beste bide batzuk. Hala nola, jertseak diseinatu eta saltzearena. 

Ikasleak Tabakaleran

"Zin Ex. Gorputza eta arkitektura" zinema hedatuaren inguruko erakusketa bisitatu genuen urriaren 7an. Artearen Historia ikasgaian arte garaikidea lantzen dugu lehenik eta oraingoan ikus-entzunezkoen esperientzia bizi ahal izan genuen Tabakaleran-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.
Gela

Gurasoak klasera

Gaur arratsaldean ikasleen ordez euren gurasoak izan ditugu Oiartzoko ikasgeletan. Urtero moduan, guraso bilera orokorrak antolatu ditugu ikasturte hasieran.