Gurasoak klasera

Gela

Gaur arratsaldean ikasleen ordez euren gurasoak izan ditugu Oiartzoko ikasgeletan. Urtero moduan, guraso bilera orokorrak antolatu ditugu ikasturte hasieran. Bilera horien helburua, lehen kontaktua egin eta elkar ezagutzeaz gain, dagoeneko hasi dugun ikasturtearen berri ematea izan da; hala nola, ikastetxeko funtzionamenduaz, COVID-19aren azken eguneraketez edota ikasleen ebaluazioaz jardun dugu gaurkoan. 

Esan beharrik ez dago, bilera orokor horiez gain, guraso eta tutoreen arteko harremanak ikasturtean zehar ere jarraituko duela; gertuko jarraipen horrek gure ikasleen hezkuntza bidaia osatzen duela sinisten baitugu.