Ate Irekiak apirilaren 19an

OIARTZO Ate IrekiakDBH amaitzera doazen eta Batxilergoa egin nahi duten ikasleen gurasoentzat ateak zabalduko ditugu Oiartzo Batxilergo Ikastolan datorren apirilaren 19an arratsaldeko 18:00etan.

Oiartzo Batxilergo Ikastolan jakintza esparru guztietarako bideak irekitzen dituzten batxilergo motak eskaintzen ditugu, Unibertsitatera nahiz Goi mailako Zikloetara formazio kualifikatuaz iritsi ahal izateko. Horien berri izan eta bestelako zalantzak argitzeko egingo ditugun saio hauetara etortzeko autobusa izango da, apirilaren 19an,17:30ean Oiartzungo Beheko plazan, Xorrolaren geltokian, eta 17:45ean Errenteriako Tulle kalean.

Gehiago jakin nahi izanez gero 943 523804 telefonora edo [email protected] helbidera jo dezakezue.