ATE IREKIAK APIRILAREN 11N

DBH amaitzera doazen eta Batxilergoa egin nahi duten ikasleen gurasoentzat ateak zabalduko ditugu Oiartzo Batxilergo Ikastolan datorren apirilaren 11n arratsaldeko 18:00etan.

Oiartzo Batxilergo Ikastolan jakintza esparru guztietarako bideak irekitzen dituzten batxilergo motak eskaintzen ditugu, Unibertsitatera nahiz Goi mailako Zikloetara formazio kualifikatuaz iritsi ahal izateko. Horien berri izan eta bestelako zalantzak argitzeko egingo ditugun saio hauetara etortzeko autobusa izango da, apirilaren 11n, 17:30ean Oiartzungo liburutegi aurrean, eta 17:45ean Errenteriako Tulle kalean.

Gehiago jakin nahi izanez gero 943 523804 telefonora edo [email protected] helbidera jo dezakezue.