Abenduaren 3a, EUSKARAREN EGUNA, aurten igandea denez, aurreko ostiralean ospatu dugu Oiartzon.
Ikasleen Euskara taldeak antolatutako ekintzak egin dira, argazki collagea tarteko. Euskara sustatzeko kartel lehiaketaren irabazleak ere jakin dira: Ilune Salaberria eta June Zuloaga.
Gainera, aurreko egunetan, eta baita ondorengoetan ere, oiartzoarrok bat egin dugu Errenteria eta Oiartzunen egin den AstebatZuk kanpainarekin, Euskara ez baita egun bakarreko kontua.