Posts

,

Batzen gaituen hori

Aste honetan frantsesa ikasten duten 1. mailako ikasleak Baionara joan ziren eguna pasatzera. Hizkuntza aitzakia hartuta, hiria bisitatu eta bertakoak ezagutzeko parada izan genuen, baina modu berezi batean. Izan ere, irteera honen helburuak anitzak ziren: hiriaren egoera soziolinguistikoa bizitzea, frantsesa praktikatzea, baina baita euskararekin eta euskararen bitartez loturak egitea ere. 
,

Euskara(z) gara

KORRIKAren 22. edizioa gure herrietako kaleetan gau eta egun gelditu gabe dabilen honetan, Oiartzoko ikasle eta langileok ere gurera iristeko zain gaude. Bitarte honetan, hainbat ikasgaietan gure hizkuntzaren inguruko hausnarketak egiteko tartea hartu dugu. Tartean, gure hizkuntza guretzat zer den adierazi dute ikasleek Euskara ikasgaian.
,

“Euskaraz koloreztatu bizitza”

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, gaur eta egunero euskaraz bizi garela eta bizi nahi dugula aldarrikatzen dugu euskaldunok. Oiartzon ere, hizkuntza denez balore nagusia, berau balioan jartzeko eguntzat hartzen dugu gaurkoa: euskaraz bizi eta ikasten dugu.
Euskara eguna kartelak

Une zailenetan ere euskaraz!

Hori izan da Oiartzoko kartel lehiaketan irabazle gertatu den kartelaren leloa, Amaia Garridok eta Iker Santosek elkarlanean sortua. Urteroko lehiaketa hau EUSKARAREN EGUNA ospatzeko egiten diren ekintzen arteko bat da, baina ez da ekitaldi…
euskara_ega

EGA azterketa

Otsailaren 22an, Donostiako Elbira Zipitria eta Ignacio Mª Barriola eraikinetan egin zen EGA azterketaren Atariko proba izeneko lehen fasea, eta martxoaren 1ean emango dituzte azterketaren emaitzak. Atal hau eta beste bi azterketa gainditurik…

Euskaraldia Oiartzon

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topaguneak, beste hainbat eta hainbat eragilerekin elkarlanean abian jarri duten ekimena iritsi da Oiartzora ere. Oiartzoko ahobiziek ere euskarari eutsiko diote solaskideak…
Euskara kartel irabazlea

Euskararen Eguna, gaur eta gainerako 364 egunetan

Abenduaren 3a, EUSKARAREN EGUNA, aurten igandea denez, aurreko ostiralean ospatu dugu Oiartzon. Ikasleen Euskara taldeak antolatutako ekintzak egin dira, argazki collagea tarteko. Euskara sustatzeko kartel lehiaketaren irabazleak ere jakin…