Euskaraldia Oiartzon

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topaguneak, beste hainbat eta hainbat eragilerekin elkarlanean abian jarri duten ekimena iritsi da Oiartzora ere.

Oiartzoko ahobiziek ere euskarari eutsiko diote solaskideak euskaraz ulertzen duen guztietan.

Honezkero gauza jakina da Euskaraldiaren bitartez erakutsi nahi dena: hizkuntza ohiturak alda daitezkeela nahi izanez gero. Eta 11 egun horiek pasatutakoan, hizkuntza praktika berriei eusterik izango dela.