Arditurriko meategia eta Luberri Geologia museoa

Luberri museo geologikoaAzaroaren 23an Biologia-Geologiako eta Lur eta Ingurumen zientzietako ikasleek txangoa egin zuten Arditurriko meategia eta Luberri Geologia museoa ikustera.

Arditurrin ikusi zuten nola ustiatu zen meategia erromatarrengandik hasi eta 1984 arte, urte hartan itxi baitzen. Museoan harri motez eta harrien eraketaz aritu ziren, Aiako Harriko ingurune geologikoaren aberatsa kontuan izanik.