Startinnova hitzaldia

Startinnova

Pasa den astelehenean, abenduaren 17an, Startinnova programako kideek Oiartzo ikastola bisitatu zuten, proiektuko 3. hizketaldia gauzatzeko. StartInnova ekintzailetasuna sustatzeko eta lantzeko eskola desberdinetan burutzen den programa bat da.

Iker Burguera Educa Reality enpresako burua dena etorri zitzaigun. Bere enpresa nola sortu zuen azaldu zigun, eta adierazi zizkigun ekintzailetzaren inguruan izandako bere esperientziak, Administrazio eta Enpresako gaiko ikasleek haien berri izan zezaten.