,

Oiartzo Ikastolak aisialdiko begirale titulua ateratzeko ikastaroa eskainiko du

Bosgarren urtez, haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Oiartzo Ikastolak, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolaren eskutik. Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako… hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatu tituluak. Lanbidek homologatua da eta 2022an hamasei urte (batxilergoko lehenengo maila edo baliokidea) edo gehiago bete edota beteko dituen herritar orok eman dezake izena.

Urtarrilean ekingo zaio ikastaroari eta bi ikasturteko iraupena izango du. Ikastolan bertan izango dira eskolak, ostiral arratsaldetan 15:30etik 20:30era. Atal teorikoa zein praktikoa izango ditu ikastaroak.

Izena emateko epea: azaroak 18

Aisialdiko hezitzaile titulua lortzeko izen-emate epea azaroaren 18an amaituko da. http://www.zirimola.eus webgunearen bitartez egin behar da. Ordainketa matrikula egiteko momentuan bertan egin behar da. Ikastola bateko bazkide direnek 430€ ordaindu behar dituzte eta hala ez direnek, berriz, 450€.