Eguberriko Topaketa ospatu da

Iazko ikasturtean batxilergoa bukatu zuten 92 ikasleei ekitaldi xumea eskaini zaie 

Oiartzo batxilergo-ikastolako Eguberriko Topaketa ospatu zen abenduaren 23 ilunabarrean Orereta-Errenteriako Niessen aretoan; aurten COVID-19agatik, ikasleekin bakarrik, irakasle eta  familiarik gabe. Oiartzo Ikastolako zuzendari eta lehendakariak eman zioten hasiera ekitaldiari,  iaz ikasketak bukatu zituzten ikasleei zorionak emanez, etorriko direnei ongietorria eginez,  irakasle eta langile taldea eskertuz eta Ikastolaren etorkizuneko erronkak aipatuz. 

Ohiturari jarraiki, ikasleek ere hartu zuten hitza; eta aurten ahotsa ere bai, kantu bat ere eskaini  baitzuten Ekain eta Malen Elizasu anai-arreba oiartzuarrek. Hori eginda, oroigarria eman zieten testigu gisa egun DBH bukatzen ari diren Haurtzaro eta Orereta Ikastoletako kideei. Erretiroa  hartzear diren irakasleak gogoratu ostean, ikasleek beren ikas-bizitzako argazkiekin osatutako  bideo laburra jaso zuten opari gisa.  

Ikastolako egungo lehendakariaren azken ekitaldia 

Pasa den asteko Eguberriko Topaketa izan zen Xabier Egibar Gainza Oiartzoko egungo  lehendakariaren azken ekitaldia karguan. Patronatuko kideei, zuzendaritza-taldeari eta  profesional guztiei eskerrak emanez eta hurrengo lehendakariari, Maider Gezalari, munduko  zorterik onena opaz agurtu zen.