Inauteri, inauteri… mozorro bat, bi aurpegi!

Pasa den astean Oiartzon ere inauteriak ospatu genituen eta egun ederra pasa Euskara Taldeak antolatutako dinamiketan parte hartuz. Kirolariak, erizainak, garbitzaileak, animaliak, mimoak… denetik izan genuen ikastolan ostiralean. Zinez koloreztatu genuen eguna!

Goizean zehar hainbat herri kirol eta jolas egin zituzten ikasleek eta, Añabitarteko txokolatadarekin indarrak hartuta, jolas denetan garaile izan zen taldeak, irakasleen aurkako brillet partida jokatu zuen.

Hona hemen eguneko argazki batzuk eta esteka honetan gehiago: