Posts

Ongi etorri, etorkizuneko ikasleak!

Pasa den ostegun eta ostiralean Haurtzaro eta Orereta ikastoletako DBH 4. mailako ikasleak izan genituen Oiartzon bisitan. Datorren ikasturtean batxilergoa non ikasi erabakitzen ari diren honetan, eraikuntza, irakasleak, ikasleak eta lan dinamikak ezagutzea lagungarria delako egin genituen bi ikastoletako ikasleentzat bisita gidatuak.

Ekitaldi akademikoa

Pasa den abenduaren 23an, iaz batxilergoa amaitu zuten ikasleei graduazio ekitaldia egin zitzaien Errenteriako Niessen aretoan. Egoerak baldintzatuta ekitaldi xumea egitera behartuta izan baginen ere, ikasle eta irakasleak berriz ere elkartzeko momentu polita izan zen egun hura.