Ekitaldi akademikoa

Pasa den abenduaren 23an, iaz batxilergoa amaitu zuten ikasleei graduazio ekitaldia egin zitzaien Errenteriako Niessen aretoan. Egoerak baldintzatuta ekitaldi xumea egitera behartuta izan baginen ere, ikasle eta irakasleak berriz ere elkartzeko momentu polita izan zen egun hura. Bertaratu ziren iazko ikasleak pozik ikusi genituen eta beraien goi-mailako edo unibertsitateko ikasketen hasierako esperientzien berri eman ziguten. 

Diploma banaketara, Oiartzoko ikasle eta irakasleez gain, Iñaki Uzkudun (Haurtzaro Ikastolako lehendakaria), Itziar Navarro (Orereta Ikastolako lehendakaria), Maider Gezala (Oiartzoko lehendakaria), Arnaitz Bergaretxe (Patronatuko kidea) eta Itziar Ostolaza (Errenteriako Udaleko hezkuntza zinegotzia) ere bertaratu ziren.