Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa hasi da gaur

Azken bi urteetan zehar ikasitako eduki eta konpetentziak proba hauetan erakusteko momentua iritsi da. Ekaineko lehen asteetan izaten da EHUren Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) edo Selektibitatea deritzoguna eta, aurtengo ohiko deialdiko hautaprobak gaur bertan hasi dituzte 2. maila gainditu duten Oiartzoko ikasleek. Kimika fakultatean bildu dira goizeko 8:30ean azterketa berezi hauen aurkezpena entzuteko, eta 9:00etan ekin diote lehen azterketari.

Egunez egun, hauexek dira ikasleek egunean zehar eta euren modalitateen arabera egingo dituzten azterketak:

  • Ekainaren 8an: euskara, historia, kimika, latina eta ekonomia.
  • Ekainaren 9an: gaztelania, matematika, biologia eta artearen historia.
  • Ekainaren 10ean: ingelesa, fisika, filosofia eta marrazketa teknikoa.

Batxilergoaren azken txanpa honetan zorterik onena opa diegu gure ikasleei, eta izan dadila hauxe euren bizitzetako hurrengo faserako lehen urrats esanguratsua.

Zorte on denei!