Begirale ikastaroa hasi da

Urriaren 19an hasi zen Oiartzon Ikastolen Elkarteko Begirale eskolak Aisiola elkartearekin batera antolatutako Begirale ikastaroa.

Oiartzoko ikasleek aukera daukate “Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa” izeneko ziurtagiri profesionala lortzeko, baldin eta gainditzen badituzte ikastaro honetan eskaintzen diren alderdi teoriko eta praktiko guztiak.

Teoria ikasturtean zehar egingo dute; praktikak, berriz, ekain-abuztuetan gauzatu behar dira.