EGA ikastaroa

EGA deialdiaOiartzo Ikastolak EGA (C1 mailako euskara egiaztagiria) tituluaren lorpena bultzatu nahi du. Hori dela eta, azterketa prestatzeko zenbait saio espezifiko antolatu ditu ikasleentzat eskualdeko AEK euskaltegiarekin batera. Eskolaz kanpoko saioak izango dira, bi ordukoak, arratsaldez. Euskaltegiak Errenterian edo Oiartzunen dituen lokaletan burutuko dira, prestakuntza horretan esperientzia duten euskaltegiko irakasleekin.

EGAko azterketen egutegia honako hau da:

  1. Atariko proba: otsailak 24.
  2. Proba idatzia: martxoak 17.
  3. Ahozko proba: maiatzak 25 eta 26, ekainak 1 eta 2.

Guztira 20 orduko ikastaroa izango da, 2 orduko 10 saio. Hasierako 5 saioak atarikoa prestatzeko izango dira, ondorengo 4 saioak proba idatzia prestatzeko, eta ordu bat ahozko froga prestatzeko.

Norbaitek informazio gehiago nahi badu, Oiartzoko zuzendaritzan galdetu dezala.