Entries by Editor

‘Paeta zarrak erantzun’ mahai jokoa salgai

Oiartzungo historiari, istorioei eta hizkerari buruzko 1.500 galdera dituen mahai jokoa da, trivial-aren antzekoa, oiartzuarren hainbat lekukotza jaso ondoren, ondarea dibulgatzeko modu dibertigarria izan daitekeela pentsaturik egin dena. Jokoa enkargatzeko hainbat modu daude: internetez (Oiartzuarren baitan-en webgunean sartuta), Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan, Urrats liburu dendan edo Ttur-tturren bertan (Fermiñenen, 08:00etatik 12:30era). 20€ balio ditu.

Udane Garroren liburuaren aurkezpena

Oiartzoko ikasle Udane Garrok Lil Murphy liburua argitaratu du, Atlantis argitaletxearekin. Errenterian ekainaren 23an izan zen aurkezpena. Joan den urriak 20an Donostiako Fnac dendan izan zen liburuak sinatzen, eta bihar, azaroaren 10ean, Irungo Elkar dendan izango da. Suspense nobela da, fikziozko herri batean gertatzen dena. Herri horretan jendea hiltzen ari da poliki-poliki, eta horrek herri […]

Oiartzo ikastolak urbanoaren aukera bideratu du ikasleentzat

Oiartzo ikastolak 17/18 ikasturtetik aurrera bere Errenteriako ikasleak urbanoan igotzea ahalbidetu du, Errenteriako Udalari esker. Ikasturtearen hasieratik, beraz, ari dira ikasleak urbanoan igotzen eta jaisten. Urbanoaren kudeatzaileek Zamalbidera igotzen den autobus bat jarri dute 07:15ean. Ohiko ibilbidea egiten du, baina gainerako orduetakoa baino handiagoa da. Eta 14:30etatik aurrera autobus bera jarri dute Oiartzotik jaisteko. Orain […]

Guraso bilera

Hasi berria den ikasturteari buruzko informazioa gurasoek jaso dezaten, urriaren 18an, asteazkena, tutoreekin egingo den bilera bat antolatu dugu. Oiartzo Batxilergo ikastetxean izango da, arratsaldeko 18:00etan eta honako gai hauek landuko ditugu: Kurtsoko informazio orokorra (antolaketa akademikoa, ebaluazioak,… ) Gelako martxa. Hasierako inpresioak. Alexia plataforma. Beste Garraio zerbitzua izango da. Autobus bat Oiartzungo liburutegitik irtengo […]

Ikasturte hasierako txangoak: batxilergoko 2. maila

Irailaren 29an 2. Batxilergoko ikasleekin irteera bat egin genuen. Lizarran izan ginen, eta bertan gidari batekin herria bisitatu ahal izan genuen, bertako arkitektura ondarea eta ondare artistikoaz gozatzeko. Ohiko egunerokotasunetik irten eta ikasgelatik kanpo goiz interesgarri bat pasatzeko aukera izan genuen.

Ikasturte hasierako txangoak: batxilergoko 1. maila

Irailaren azken asteburuan, txangoa egitera atera ginen ikastolatik. 1. mailakoak 28-29etan Burgos aldera joan ziren: ostegunean Atapuercako aztarnategia eta Burgoseko Gizakiaren Museoa ezagutu zituzten eta ostiralean Santa Maria Errege eliza ikusi zuten, Naiaran. Egun politak izan ziren elkar ezagutzeko eta oso gustura ibili ginen.

Jokin Irastorzak Batxilergo Sari Berezia

2016/17 ikasturteko Batxilergo Sari berezietako bat Oiartzoko Jokin Irastorza ikasleak irabazi du. Hezkuntza Sailak sari hauek sortu zituen batxilergoko ikasketak bukatu eta etapa horren helburuak lortzeko etengabe saiatu ziren ikasleak saritu nahiz. Jokin Irastorzak irabazi zuen iaz, eta horrekin bost dira Oiartzoren sorreraz geroztik sari hau irabazi duten gure ikasleak. Zorionak, Jokin!

BERRITURIK AZKENEAN!

  Oiartzo Batxilergo ikastolaren webgune berritua abian da jada. Gure berri azkarrago eta erosoago izateko modua da izango da gune hau, baita gurekin erraz harremanetan jartzeko bitartekoa ere. Ongi etorri gurera!