Udane Garroren liburuaren aurkezpena

udane garroOiartzoko ikasle Udane Garrok Lil Murphy liburua argitaratu du, Atlantis argitaletxearekin.

Errenterian ekainaren 23an izan zen aurkezpena. Joan den urriak 20an Donostiako Fnac dendan izan zen liburuak sinatzen, eta bihar, azaroaren 10ean, Irungo Elkar dendan izango da.

Suspense nobela da, fikziozko herri batean gertatzen dena. Herri horretan jendea hiltzen ari da poliki-poliki, eta horrek herri madarikatu ospea jarri dio. Laura Bennett izango da protagonista, eta Stawski ikertzaileari lagundu beharko dio gertakari hauek argitzen.