Guraso bilera

Hasi berria den ikasturteari buruzko informazioa gurasoek jaso dezaten, urriaren 18an, asteazkena, tutoreekin egingo den bilera bat antolatu dugu. Oiartzo Batxilergo ikastetxean izango da, arratsaldeko 18:00etan eta honako gai hauek landuko ditugu:

  • Kurtsoko informazio orokorra (antolaketa akademikoa, ebaluazioak,… )
  • Gelako martxa. Hasierako inpresioak.
  • Alexia plataforma.
  • Beste

Garraio zerbitzua izango da. Autobus bat Oiartzungo liburutegitik irtengo da 17:40ean eta bestea Errenteriako Tulle kaletik abiatuko da 17:45ean. Jaisteko autobusa 20:00etan izango da.