Oiartzo ikastolak urbanoaren aukera bideratu du ikasleentzat

autobus urbanoaOiartzo ikastolak 17/18 ikasturtetik aurrera bere Errenteriako ikasleak urbanoan igotzea ahalbidetu du, Errenteriako Udalari esker. Ikasturtearen hasieratik, beraz, ari dira ikasleak urbanoan igotzen eta jaisten.

Urbanoaren kudeatzaileek Zamalbidera igotzen den autobus bat jarri dute 07:15ean. Ohiko ibilbidea egiten du, baina gainerako orduetakoa baino handiagoa da. Eta 14:30etatik aurrera autobus bera jarri dute Oiartzotik jaisteko.

Orain arte egiten dugun zerbitzuaren balorazioa positiboa da eta erabiltzaileak pozik daudela jakinarazi digute.