Entries by Editor

Arditurriko meategia eta Luberri Geologia museoa

Azaroaren 23an Biologia-Geologiako eta Lur eta Ingurumen zientzietako ikasleek txangoa egin zuten Arditurriko meategia eta Luberri Geologia museoa ikustera. Arditurrin ikusi zuten nola ustiatu zen meategia erromatarrengandik hasi eta 1984 arte, urte hartan itxi baitzen. Museoan harri motez eta harrien eraketaz aritu ziren, Aiako Harriko ingurune geologikoaren aberatsa kontuan izanik.  

San Telmo museoa bisitatuko dute Artearen Historiako ikasleek

Azaroaren 21ean Artearen Historiako ikasleak San Telmo museora bisita egingo dute Artea Agerian izeneko erakusketa ikustera. Bi orduko saio batean, teknologia berriak lagun, XV-XIX mende bitarteko artelanak ikusten dira kronologikoki antolatuta. Bilduma historikoko hainbat artelan aztertu ondoren, sormen lan bat egiteko aukera ere izango dute Hezkuntza Tailerrean.

Begirale ikastaroa hasi da

Urriaren 19an hasi zen Oiartzon Ikastolen Elkarteko Begirale eskolak Aisiola elkartearekin batera antolatutako Begirale ikastaroa. Oiartzoko ikasleek aukera daukate “Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa” izeneko ziurtagiri profesionala lortzeko, baldin eta gainditzen badituzte ikastaro honetan eskaintzen diren alderdi teoriko eta praktiko guztiak. Teoria ikasturtean zehar egingo dute; praktikak, berriz, ekain-abuztuetan gauzatu behar dira.

Egun pasa ederra Donibanen

Ikasturte hasieran, 2. mailakoek Donibanera egin dugu txangoa. Itsasargira igo ondoren, badian ibili gara eta Albaolan eraikitzen ari diren San Juan ontzia ikusi dugu. Egun pasa polita, gogoz hasteko.

Katerin Artola, Aurresku Txapelketan irabazle

Aurten bateratu egin dituzte Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta Euskadiko Soinu Zahar txapelketa, eta lehen aldiz mistoa izan da lehiaketa. Bost dantzari emakumezko eta hiru gizonezko lehiatu ziren Ordizian irailaren 8an eta Katerin Artola izan zen txapeldun. Katerinek 400 euro eta gazta bat irabazi zituen, eta oiartzotar guztiok eman nahi dizkiogun zorionak.

Ikasturte berriari leihoak

Lanean hasiak gara Oiartzo Batxilergo Ikastolan. 18-19 ikasturtea hasterako, eraikina berritzeko konponketa handiak egin ditugu. Hala, balkoiak berritu dira, paretak margotu eta leiho guztiak aldatu. Eraikin berrituan, gogo berriz.

BIEMHera bisita

Ingeniaritza ikasketak egin nahi dituzten Oiartzoko ikasleak izan dira ekainaren 1ean BECen egin duten makina-erremintaren ferian. Bi urtean behin egiten den feria honen asmoa aurten berrikuntza, nazioartekoratzea sistemen barneratzea eta ekoizpen adimentsua izan dira.

Artikutzara txangoa

Apirilaren 10-11etan Biologia-Geologiako 22 ikasle Artikutzan izan dira biodibertsitatea aztertzeko. Eskasetik Artikutzarako bidean basurdeen eta abarren ohiturez gain, txondorrak egiteko moduaz ere hitz egin zuten. Artikutzan, berriz, bioaniztasunari erreparatu zioten; gainera, ur laginak hartu eta uraren kalitatea neurtu zuten. Gauaren hotsa entzuteko aukera ere izan zuten.

Udaberriko txangoak

Bigarren batxilergoko Frantseseko ikasleak martxoaren 21etik 24ra Parisera egin zuten bidaia eta gainerako ikasle guztiak martxoaren 23an txango ezberdinetara joan ziren. Joan den astean, martxoaren 21etik 24ra, Oiartzoko 2. mailako Frantseseko ikasleak Parisera bidaia egin dute ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzeko. Ingeleseko eta Frantseseko irakaslearekin eta Biologiako irakaslearekin joan dira. Lehenengo egunean Parisera iritsi eta inguruan […]

Muinetaraino emaile

Lucia Elosegi, Donostiako Ospitalean Gipuzkoako transplanteen koordinatzailea dena, Oiartzora etorri da ikasleei transplanteen berri emateko, eta transplanteen garrantziaz ohartarazteko. Euskal Herrian dauden emaile kopuru handia aipatu du, eta emaile izateko zein baldintza bete behar den ere agertu du. Adierazi du edozein mementotan gerta dakigukeela transplante baten beharrean egotea, eta emaile ere edozein mementotan izan gaitezkeela. […]