Entries by Editor

Ikasleak Tabakaleran

“Zin Ex. Gorputza eta arkitektura” zinema hedatuaren inguruko erakusketa bisitatu genuen urriaren 7an. Artearen Historia ikasgaian arte garaikidea lantzen dugu lehenik eta oraingoan ikus-entzunezkoen esperientzia bizi ahal izan genuen Tabakaleran-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.

Gurasoak klasera

Gaur arratsaldean ikasleen ordez euren gurasoak izan ditugu Oiartzoko ikasgeletan. Urtero moduan, guraso bilera orokorrak antolatu ditugu ikasturte hasieran.

25 urte… eta aurrera goaz!

2021 urtea berezia da, arrazoi askorengatik, baina bereziki gogoangarria izango da gurean, aurten Oiartzo ikastetxeak 25 urte beteko dituelako. 25, bai, azkar pasa da denbora! Urteurrenari heltzeko, atzera eta aurrera begira jarri nahi izan dugu une batez. Horretarako, egun irakasle eta zuzendari diren Helena Santamaria eta Gaskon Etxeberriarekin jardun dugu, eta haien esperientziaz galde egin diegu.

COVID-19: Eskolak etetea

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak agindutakoari jarraiki, Oiartzo Batxilergo ikastola itxita dago aurrez aurreko eskoletarako. Jarduera akademikoa, ordea, ez da eten. Hamabost egunez gutxienez egon behar du itxita ikastolak martxoaren 13tik aurrera. Epeetan aldaketarik bada, jakinaraziko dugu.

Azalaren azpian

Oiartzo Batxilergoko Adierazpen Teknika Grafiko Plastikoetako ikasleek bigarren ebaluazioan eginiko proiektuaren izena da Azalaren Azpian, eta otsailaren 24tik 29ra, Xenpelar etxean izango da ikusgai. Ikasleok egindako diseinuak erakutsiko dira. Arrabolak tuneatuz, graffitientzako hondo zuri-beltzen gainean sortuak dira, ondoren koloreetako sprayak eta tenperak erabilita. Diseinuez gain, erakusketa antolatu dute, eta horrek dakarren lan guztia egin, hots, […]

Artearen Historiako ikasleen aste berezia

Hiruhilero, Historiaren hariari tiraka, gertuko museo bat bisitatu ohi dugu garai bateko eta egungo artelanak hurbiletik ezagutzeko eta herrian ditugun baliabide aberatsak gure agendan sartu eta erabiltzeko. Urtarrilaren 21ean, San Telmo museoaren XV-XIX. mendeetako arte bilduma ikusi dugu. Aurrez aurre ikusi ahal izan ditugu ikastolan aipatutako pintura gotiko, errenazimentuko, barroko, neoklasiko, errealista eta inpresionistak, baita […]

OIARTZUNGO TXERRI EGUNA

Abenduaren 14an, urtero egin ohi den moduan, Txerri Eguna ospatu zen Oiartzunen. Oiartzo ikastolako ikasleak Haurtzaro ikastolakoekin batera aritu ziren lanean goizean, elkarrekin partekatzen zuten txosnan txistorra pintxoak, ogitartekoak, patata tortilla, bizkotxoak eta abar saltzen, ikasbidaiarako dirua lortzeko helburuarekin. Horrez gain, artisau azoka, ganadu feria eta bertako taloen postua izan ziren herrian. Eguraldi paregabearekin jende […]

Une zailenetan ere euskaraz!

Hori izan da Oiartzoko kartel lehiaketan irabazle gertatu den kartelaren leloa, Amaia Garridok eta Iker Santosek elkarlanean sortua. Urteroko lehiaketa hau EUSKARAREN EGUNA ospatzeko egiten diren ekintzen arteko bat da, baina ez da ekitaldi bakarra: ikasle taldeak egun dibertigarria antolatzen du euskaraz atsegin hartzeko. Izango ahal ditugu euskaraz une zail baino une atsegin gehiago!

Ikasturte hasierako txangoa

1. mailako ikasle eta irakasle talde batek 2 eguneko irteera egin zuen irailaren 26 eta 27an. Lehenengo egunean Atapuercan ibili ziren, aztarnategia eta parke arkeologikoa ikusten, eta gero Burgosera joan ziren giza eboluzioaren museoa ikustera. Gaua Arlazongo aterpetxe batean pasatu ondoen, Sobronera joan ziren kirol jarduerak eginez eguna lagunarte ederrean ematera. Egun bikaina pasatu zuten […]