Azalaren azpian

Oiartzo Batxilergoko Adierazpen Teknika Grafiko Plastikoetako ikasleek bigarren ebaluazioan eginiko proiektuaren izena da Azalaren Azpian, eta otsailaren 24tik 29ra, Xenpelar etxean izango da ikusgai.

arteko A gela

Ikasleok egindako diseinuak erakutsiko dira. Arrabolak tuneatuz, graffitientzako hondo zuri-beltzen gainean sortuak dira, ondoren koloreetako sprayak eta tenperak erabilita.

Diseinuez gain, erakusketa antolatu dute, eta horrek dakarren lan guztia egin, hots, prozesuaren bideoa, blog bat, muntaia, kartelak, eskuorriak, idatziak…

Proiektu honek balio izan die ikasleei barnean zeukatena ateratzeko, eta, gorabeherak izan dituzten arren, oro har oso ongi pasa dute eta lanaren emaitzarekin oso pozik daude denak. Espero dezagun orain ikusleek erakusketaz gozatzea.