ADIERAZPEN TEKNIKA GRAFIKO PLASTIKOETAN egindako lanen bideo laburrak  dituzue hemen. Lehenego bi bideoetan TEKNIKA BUSTIEKIN -tinta, akuarela, tenpera- burututako zenbait lan. Hirugarren bideoan ESTANPAZIO lanak -Factis Xilografiarako goma urdina- ebakiz burututakoak. Paper formatu txikiak nahikoak izan dira norberaren sorkuntzarako eta ARTISTAREN KOADERNOA berriz euskarri ezin hobea lanen bilduma pertsonala osatzen joateko.  Ebaluazioa honetan baina lan pertsonala  TALDE-LANAREKIN uztartu nahi izan dugu -ideiak adierazi, adostu eta antolatu- ustekabeko emaitza atseginak lortuz.

IKUSI!