Jokin Irastorza, Batxilergoko Sari Berezietan

Jokin Irastorza Sari Berezia 2Martxoaren 23an banatu zituzten Euskaldun Berria Aretoan, Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, 2016/17 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak.

Sari horietako bat iaz Oiartzoko ikasle zen Jokin Irastorzak irabazi zuen, eta berak ere jaso zuen diploma Cristina Uriarteren, Hezkuntza sailburua, eskutik. Gainera, abuztuan Kanadara joateko aukera irabazi du.

Batxilergoko Sari Bereziak Hezkuntza Sailak antolatzen ditu urtero batxilergoko modalitateetako edozein aprobetxamendu bereziz burutu duten ikasleak saritzeko, eta, hala, sariotara aurkezteko batxilergoko bi ikasturteen batez besteko kalifikazioak 8,75 puntu edo gehiagokoa izan behar du derrigor. Iaz 500 ikasle aurkeztu ziren eta horietatik 15 onenak saritu dituzte, Jokin barne.

Zorionak, Jokin!