Adierazpen Teknika Grafiko Plastikoetan proiektu pertsonalak eta kolektiboak burutzen dira. Lau eduki multzo lantzen dira esperimentazioan oinarritzen direnak eta ikastolako jardunean txertaturik doazenak: IKUS HIZKUNTZA, TEKNIKA, KULTURA eta PLANIFIKAZIOA.

Teknika eta material ezberdinak frogatzen dira ikasturtean zehar: tradizionalak eta berriak, bustiak eta lehorrak, bakarrak eta seriatuak baita esperimentalak ere soluzio berriak aurkitzeko.

Bigarren hiruhilekoan tinta txinatarra, akuarela, tenperak eta pintura plastikoa erabili ditugu artistaren koadernoan ideiak zirriborratu, paper ezberdinetan emaitza pertsonalak burutu eta horietako batzuk gero horma irudi bihurtzeko.

Lau muraletan, perspektiba lineala eta hondo abstraktua bat egin ditugu, kolorea nahiz forma uztartu eta konposizioak testuinguru berrira egokitu. 1.mailako bi geletan daude!